Utsjokiko armarria

Utsjokiko armarria
Utsjokiko armarria

Ohcejohkako edo Utsjokiko armarria (finlandieraz, Utsjoen vaakuna; ipar samieraz, Ohcejoga vearjogovva) Finlandia iparraldeko muturrean dagoen Utsjoki udalerriaren ikur nagusia da[1].

Armarria 1953. urtean sortu zuen Gustaf von Numers artistak eta bere helburua, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriko natura adieraztea izan zen; urte bereko apirilaren 20an, Barne Ministerioak Utsjokiko ikur ofizialtzat hartu zuen. Atzealde beltzaren gainean, zilarrezko lau puntako izarra eta eguzkiaren garrak daude. Lau puntako izarrak Iparrizarra irudikatzen du, neguko gau ilun, hotz eta luzeetan zerua argiztatzen duen argi nagusia; horrek, era berean, udalerriaren kokapena adierazten du, herrialdearen iparraldean eta zirkulu polar artikoa gainean. Bestalde, eguzkiaren gar edo izpiak ipar argiak dira, iparraldeko eskualdeen bereizgarri nagusiak direnak. Horrela, esan daiteke armarriak gau polarra adierazten duela. Azkenik, aipatzekoa da Utsjokiko armarriaren atzealde iluna; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerrietako armarrien bereizgarriak dira, neguko zerua irudikatzen dutenak[2].

Erreferentziak

  1. "Utsjoen vaakuna". Utsjoen kunta. 2019.01.15
  2. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto ISBN 951-773-085-3..

Ikus, gainera

  • Utsjoki
  • Zerrenda:Lappiko armarriak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11899749
  • Wd Datuak: Q11899749
  • i
  • e
  • a
Lappiko armarriak
Udalerriak
Enontekiö • Inari • KemiKemijärvi • Keminmaa • Kittilä • Kolari • Muonio • Pelkosenniemi • Pello • PosioRanuaRovaniemiSallaSavukoskiSimoSodankyläTervolaTornio • Utsjoki • Ylitornio
Lappiko armarria
Aspaldikoak
AlatornioKarunki • Kemijärvi (1960-1972) • Petsamo • Rovaniemi (1930-2005)
LappiLaponiaFinlandia