Txinbo-txakur

Txinbo-txakur
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris

Txinbo-txakur[1] edo spanielak (frantsesez, épagneul) ile luzeko ehiza-txakurren multzo heterogeneo bat dira. Txinbo edo txori txikiak, zein birigarro eta zozoak ehizatzeko erabili izan dira tradizionalki[2], baina konpania txakur bezala ere bairef> Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila, Eusko Jaurlaritza. (2014). «Ehizaren liburua: Ehizatzeko Gaitasun Azterketarako Gidaliburua. Euskal Autonomia Erkidegoa (Zuzenduta) = Manual de caza: Guía para el Examen de Aptitud para cazar. Comunidad Autónoma del País Vasco (Corregido)» (PDF) www.euskadi.eus: 161-173. (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).</ref>.

Etimologia

14. mendeko Gaston Fébus Foixeko kondearen Ehiza-liburuan agertzen dira aipatuak eta deskribatuak, modu bikoitzean: "...qu'on appelle chiens d'oysel et espainholz." Bigarren terminotik, ustez Espainiako txakur tipikoak zirelakoan (nahiz eta liburuan aipa beste herrialde batzueran ere egon bazeudela) eratortzen dira épagneul eta spaniel termino modernoak.

Chien d'oysel delako forma, berriz, euskarazko txinbo-txakur aldaeraren kalkoa da, txinbo delarik txori ohikoan txiki baina indeterminatuei esateko modu bat.

Arraza izendapenak

Txinbo-txakur batzuek arraza izendapen ezagutua dute. Batzuek NFZren ehizako txakur erakusleen 7. taldean[3]:

  • Spaniel bretainiarra
  • Spaniel frantsesa
  • Pikardiako spaniel urdina
  • Pikardiako spaniela
  • Münsterko spaniel txikia
  • Münsterko spaniel handia
  • Langhaar
  • Drentheko eper txakurra

Beste batzuk txakur jasotzaileen 8. taldean[4]:

  • Galeper-txakur alemana
  • Cocker amerikarra
  • Cocker spaniel ingelessa
  • Springer ingelesa
  • Clumber Spaniel
  • Sussex Spaniel
  • Kooikerhondje

Konpainia txakurren 9. taldean ere badaude batzuk[5]:

  • Cavalier King Charles Spaniel
  • King Charles Spaniel
  • Chin (txinbo-txakur japoniarra)

Erreferentziak

  1. «txínbo txákur | Bergarako euskara» euskara.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  2. «txinbo-txakur | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  3. «Perros de muestra» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  4. «Perros cobradores de caza - Perros levantadores de caza - Perros de agua» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  5. «Perros de compañía» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Épagneul» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-09-16ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q39115
  • Commonscat Multimedia: Spaniels / Q39115

  • Wd Datuak: Q39115
  • Commonscat Multimedia: Spaniels / Q39115