Sozialista Demokratikoen Mugimendua

Sozialista Demokratikoen Mugimendua
Κίνημα Δημοκρατών Σοσιαλιστών
BozeramaileaGiorgos Petalotis, Filipos Sachinidis
Idazkari nagusiaGeorgios Papandreu
Sorrera2015eko urtarrilaren 3a
Ideologia politikoaSozialdemokrazia
www.tokinima.gr

Sozialista Demokratikoen Mugimendua (grezieraz: Κίνημα Δημοκρατών Σοσιαλιστών, Kinima Dimokraton Sostialiston) 2015eko urtarrilaren 3an, Georgios Papandreuk sortutako alderdia da. PASOK Mugimendu Sozialista Panhelenikoa utzi eta alderdi hori sortzea erabaki zuen[1].

Testuingurua

Georgios Papandreu Greziako lehen ministroa izan zen krisi ekonomikoak euro zonaldea gogor jo zuenean. 2011n herritarren babesa galdu zuen, Grezian bizi zuten krisi ekonomikoa konpontzeko gai izan ez baitzen[2].

Politika utzi ostean, bere alderdia zen Pasok eta Demokrazia Berriak hainbat erreforma hitzartu zituzten, epe luzera ekonomia greziarra hobetzeko asmoz[2].

Ideologia

Greziako «indar aurrerakoi guztiak» bildu nahi ditu, eta zentro-ezkerrean kokatzen da[1]. Gainera, austeritate neurrien aurka egin nahi zuen[3].

Historia

2015eko urtarrilaren 25eko hauteskundeetan aurkezteko asmoa zuen alderdiak[1].

Erreferentziak

  1. a b c «Papandreuk zatiketa eragin du Pasok alderdian», Berria, 2015-01-03
  2. a b «Papandreuk Sozialista Demokratikoen Mugimendua alderdia sortu du», EiTB, 2015-01-03
  3. Adrian Garcia, «Gainbeheratik ihesi», Berria, 2015-01-04

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18707655
  • Wd Datuak: Q18707655