Silene dioica

Silene dioica
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaCaryophyllaceae
LeinuaSileneae
GeneroaSilene
Espeziea Silene dioica
Clairv.

Silene dioica Caryophyllaceae familiako landare espezie bat da. Europan du jatorria, gure inguruan Piriniotan eta Atlantiar isurialdeko mendietan aurkitzen da[1].

Deskribapena

Landare bizikor belarkara da. Zurtoin adarkatuak 30-90 cm arteko altuera har dezake. Hosto berdeak 3-8 cm artekoak dira, aurkakoak, sinpleak eta obalatuak. Zurtoinak eta hostoak ile finez estalirik daude.

Lore arrosak ditu, batzuetan ia gorriak. Hodi baten amaieran bost petalo ageri dira, bakoitza ia bitan zatituta. Espeziearen dioica izenak adierazten duen bezala lore arrak eta emeak landare desberdinetan ateratzen dira. Maiatzetik urrira loratzen da eta Rhingia campestris euliak polinizatzen du, besteak beste.

Fruitua uztailetik aurrera sortzen da. Kapsula oboide bat da eta hainbat hazi ditu barnean.

Habitata

Haltzadietan eta erreka ertzetako belardi eta basoetan ugari aurkitzen da, itsas malatik 1.500 metrotako altueraraino[1].

Gaixotasuna

Caryophyllaceae familiako beste hainbat kideren antzera hainbat onddok erasotzen dute, Microbotryum silenes-dioicae onddoak esate baterako[2].

Iruditegia

  • Loreak.
    Loreak.
  • Hostoak.
    Hostoak.
  • Landarea erreka ertzean.
    Landarea erreka ertzean.

Erreferentziak

  1. a b «Silene dioica | Luberri.net» www.luberri.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  2. (Ingelesez) Hood, Michael E.; Mena‐Alí, Jorge I.; Gibson, Amanda K.; Oxelman, Bengt; Giraud, Tatiana; Yockteng, Roxana; Arroyo, Mary T. K.; Conti, Fabio et al.. (2010-07). «Distribution of the anther‐smut pathogen Microbotryum on species of the Caryophyllaceae» New Phytologist 187 (1): 217–229.  doi:10.1111/j.1469-8137.2010.03268.x. ISSN 0028-646X. PMID 20406409. PMC PMC3487183. (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q161699
  • Commonscat Multimedia: Silene dioica / Q161699
  • Wikispecies Espezieak: Silene dioica

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph1217323
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 134374
  • BioLib: 38587
  • Dyntaxa: 220927
  • EOL: 587963
  • GBIF: 5384795
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=316832
  • IPNI: 157239-1
  • ITIS: 20064
  • NCBI: 39879
  • PlantList: kew-2488209
  • W3TROPICOS: 6301013
  • USDA Plants: SIDI4
  • VASCAN: 4376
  • Wd Datuak: Q161699
  • Commonscat Multimedia: Silene dioica / Q161699
  • Wikispecies Espezieak: Silene dioica