Sic transit gloria mundi

Sic transit gloria mundi latinezko esaldia da eta literalki euskaraz hau esan nahi du: "Honela igarotzen da munduaren loria". Garaipenen iragankortasuna adierazteko erabili ohi da.

Jatorria

Esaera honen jatorria Tomas Kempiskoaren (1380 - 1471) Jesukristoren Imitazioa idazlaneko pasarte batean dago (1.3.6: "O quam cito transit gloria mundi"). Euskarara honela itzul daiteke: "Oi, zeinen azkar igarotzen den munduaren loria".

Erabilera

  • Aita Santu berrien koroapen ospakizunetan erabiltzen den esaldia da, honetan fraide batek ospakizuna eten, garretan dauden liho adar batzuk erakutsi eta hauek erabat kiskaldu ondoren "Sancte Pater, sic transit gloria mundi" (Aita Santua, honela igarotzen da munduaren loria) aipatzen du, honela Aita Santu berriari zera oroitarazten zaio: nahiz eta ospakizunak usadio handia eta goratasuna izan, bera hilkorra izaten jarraitzen duela.
  • Esaera hau hilerrietan topa daitezkeen garaiko pertsonaia ospetsu eta sonakoen hilarrietan idatzirik aurki daiteke.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q284192
  • Commonscat Multimedia: Sic transit gloria mundi / Q284192

  • Wd Datuak: Q284192
  • Commonscat Multimedia: Sic transit gloria mundi / Q284192