O-ko Andre Maria plaza
O-ko Andre Maria plaza | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′06″N 1°38′59″W / 42.81846°N 1.64985°W / 42.81846; -1.64985 |
![]() | |
O-ko Andre Maria plaza Iruñeko Alde Zaharrean dagoen plaza bat da.
Izena
Izena bertan dagoen O-ko Andre Mariaren basilikari zor dio.
Kokalekua
Iruñeko harresien eta Ate Berriaren alboan dago, bertan Andia Santuaren kalea eta Errekoleten kaleak bat egiten dutelarik. Plazaren albo banatan Fraide Karmeldar Oinutsen komentua, O-ko Andre Mariaren basilika eta Agustinar Errekoletoen komentua daude.
2011an zaharberritua izan zen.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/73/O-ko_Andre_Maria_plaza%2C_Iru%C3%B1ea%2C_Nafarroa%2C_Euskal_Herria.jpg/400px-O-ko_Andre_Maria_plaza%2C_Iru%C3%B1ea%2C_Nafarroa%2C_Euskal_Herria.jpg)
Kaleak
Plaza honetan honako kale hauek bat egiten dute: Ingurubideko pasealekua (mendebaldetik Iruñeko harresietatik barna datorrena), Sanduandia kalea, Errekoletak kalea eta Larraina parketik Ate Berria igaroz datorren pasealekua.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
- O-ko Andre Maria plazaren zaharberritzea. Iruñeko Udal webgunea
Datuak: Q16518489
Multimedia: Plaza de la Virgen de la O, Pamplona / Q16518489