Guarani (dirua)
Artikulu hau Paraguaiko dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guarani».
Guarania[1] (guaranieraz: guarani, gaztelaniaz: guaraní) Paraguaiko Errepublikan zirkulazioan dagoen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea PYG da eta bere sinboloa Gs[2] edo ₲[3]. Guarani banako baten ehunena zentimo deitzen da eta guarani bakoitza 100 zentimoz osatuta dago. Guarani etniaren omenez izendatua izan zen[4].
Historia
1944an guaraniak peso paraguaitarra ordezkatu zuen, hurrengo truke tasarekin: 100 peso paraguaitar = 1 guarani[5].
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-07).
- ↑ (Ingelesez) XE - The World's Trusted Currency Authority. (Noiz kontsultatua: 2017-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Banco Central del Paraguay. (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
- ↑ (Ingelesez) Coins of CIS and Baltic countries. (Noiz kontsultatua: 2017-03-07).
- ↑ (Ingelesez) Coins of CIS and Baltic countries. (Noiz kontsultatua: 2018-05-10).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Paraguaiko Banku Zentralaren webgunea.
- Datuak: Q207514
- Multimedia: Money of Paraguay / Q207514