Dabid II.a Eskoziakoa

Dabid II.a Eskoziakoa

Irudi gehiago
Eskoziako erregea

1329ko ekainaren 7a - 1371ko otsailaren 22a
Roberto I.a Eskoziakoa - Roberto II.a Estuardo
Bizitza
JaiotzaDunfermlineko jauregia, 1324ko martxoaren 5a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Eskoziako Erresuma
HeriotzaEdinburgheko gaztelua, 1371ko otsailaren 22a (egutegi gregorianoa) (46 urte)
Hobiratze lekuaHolyrood abadia
Familia
AitaRoberto I.a Eskoziakoa
AmaElizabeth de Burgh
Ezkontidea(k)Margaret Drummond, Queen of Scotland (en) Itzuli
Joan of The Tower (en) Itzuli  (1328ko uztailaren 17a (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Agnes Dunbar (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Marjorie Bruce (en) Itzuli
    Margaret Bruce (en) Itzuli
LeinuaBruce etxea
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEskoziako Independentzia Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 9297209 Edit the value on Wikidata

Dabid II.a Eskoziakoa edo Dabid the Bruce (Eskoziako gaeleraz: Dàibhidh Bruis), (Dunfermlineko jauregia, Eskozia, 1325eko ekainaren 7a - Edinburgheko gaztelua, Eskozia, 1371ko otsailaren 22a) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen.

Biografia

Roberto the Bruceren seme zaharrena izan zen. Hiru urte zituela ama hil zitzaion, lau urte zituela Eduardo II.a Ingalaterrakoaren Joana alabarekin ezkondu zuten eta bost urterekin Roberto aita hil zenean errege bihurtu zen. Dabid eta bere emazte Joana 1331eko azaroaren 24an koroatu zuten Sconen.

Dabid adin txikikoa zenez Thomas Randolph, Morayko 1. Earla izan zen Eskoziako zaindari, baina 1332an hau hil zen eta hurrengo hautaturikoak borrokan hilak edo preso hartuak izan ziren. 1333an Halidon Hilleko borrokan eskoziarrak galtzaile atera ziren eta Dabid eta bere emaztea Frantziara erbesteratuak izan ziren. 1295ko Auld Alliance itunari esker Filipe VI.a Frantziakoak bere lurraldean hartu zituen. Bitartean Eskozian Dabid II.aren aldekoek agintea berreskuratu zuten eta 1341eko ekainaren 2an Eskoziara itzuli zen.

Frantzia Ingalaterrarekin gerran zegoen eta aliantzari loturik Dabidek 1346an Ingalaterra inbaditu zuen iparraldetik. Hasieran kanpaina arrakastatsua izan zen baina 1346ko urriaren 17an Neville's Cross-eko borrokan ingelesek Dabid II.a zauritu eta preso sartu zuten Londresko dorrea. Ez zen preso ofiziala ordea eta Odiham gaztelura aldatu zuten familia guztia. Baina hamaika urtez Ingalaterran bizi behar izan zuen. 1357ko urriaren 3an Eskoziako nobleek 10 urtetan 100.000 marko ordaintzeko promesa egin eta aske gelditu zen Dabid. 1357ko azaroaren 6an berretsi zuten errege Sconen. Hainbat urte pasa ondoren ezinezkoa izan zen guztia ordaintzea eta Eduardo III.ak Eskozia eskatu zuen ordainetan. Eskoziako parlamentuak ez zuen onartu eta Lionel, Clarenceko Dukea proposatu zuten erregetarako. azkenean ez zen erabakirik hartu.

Ordutik aurrera Eskoziako nobleekin istilu ugari izan zituen eta Dabidek zorrotz jokatu zuen haiekin, Ingalaterrarekiko bakea zuela helburu.

1364ko otsailaren 20an Margarita Drummondekoarekin ezkondu zen baina haurrik ez zutela eta, 1370an dibortziatu egin zen. Margaritak Aita Santuaren babesa bilatu zuen Avignonen dibortzioa bertan behera uzteko baina erantzuna iritsi aurretik 1371ean Dabid II.a hil egin zen bat-batean ondorengorik utzi gabe. Bruce etxeko azken gizona izanik urruneko ahaidea zen Estuardo etxeko Roberto II.a bihurtu zen errege berri.


Aurrekoa
Roberto I.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
13291371
Ondorengoa
Roberto II.a Eskoziakoa
  • i
  • e
  • a
Alpin etxea (848-1034)Dunkeld etxea (1034-1240)Moray etxea (1040-1058)Dunkeld etxea (1058-1286)Fairhair etxea (1286-1290)
MargaritaLehenengo interregnuma
Balliol etxea (1292-1296)
JoanesBigarren interregnuma
Bruce etxea (1306-1371)
Roberto I.a • Dabid II.a
Estuardo etxea (1371-1707)
Roberto II.aRoberto III.aJakue I.aJakue II.aJakue III.aJakue IV.aJakue V.aMaria I.aJakue VI.a** • Karlos I.a** • Karlos II.a** • Covenanter • Protektoratua • Karlos II.a** • Jakobo VII.a** • Gilen II.a** eta Maria II.a** • Ana**
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dabid II.a Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q239486
  • Commonscat Multimedia: David II of Scotland / Q239486

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 23571187
  • ISNI: 000000011750991X
  • BNF: 11929972s (data)
  • GND: 118890123
  • LCCN: n85108581
  • SUDOC: 085236950
  • BIBSYS: 90558414
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01415/eu_d_0276/d0276
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q239486
  • Commonscat Multimedia: David II of Scotland / Q239486