Azerbaijango hidrografia
Azerbaijango hidrografia herrialde hartako urek osatzen duten multzoa da. Herrialdearen gehiengoa Kura ibaiaren arroak hartzen du, Kaukaso mendikatean sortu eta Kaspiar itsasoan itsasoratzen denak[1].
Itsasoa
Azerbaijan Kaspiar itsasoaren mendebaldeko ertzean kokaturik dago. 713 kilometrotako kostalerroa dauka iparraldetik hegoaldera. Baku hiriburua kostalerroaren erdialdean dagoen Abseron penintsulan kokaturik dago.
Ibaiak
8.359 ibai eta erreka daude Azerbaijanen baina gehiengoak ez du 25 kilometrotako luzera hartzen. 24 bakarrik dira 100 kilometrotik gorako luzera dutenak. Herrialdearen ardatza Kura ibaia da. Kura itsasoratu aurretik hegoaldetik datorren Aras ibaia elkartzen zaio.
Honako hauek dira Azerbaijango ibai luzeenak[2]:
# | Ibaia | Jatorrizko izenak | Luzera | Irudia |
---|---|---|---|---|
1 | Kura | Kura (tur) Կուր (arm) მტკვარი (geo) Kür (aze) | 1.515 km | |
2 | Aras | Aras (tur) Արաքս (arm) რახსი (geo) Araz (aze) | 1.072 km | |
3 | Alazani | ალაზანი (geo) Qanıx (aze) | 391 km | |
4 | Iori | იორი (geo) Qabırlı (aze) | 320 km | |
5 | Khrami | ხრამი (geo) Anaxatır (aze) | 201 km |
- (tur) turkieraz
- (arm) armenieraz
- (geo) georgieraz
- (aze) azerbaijaneraz
Aintzirak
10 aintzira natural daude Azerbaijanen bi handienak Sarysu eta Ağgöl dira[2].
# | Aintzira | Jatorrizko izena | Azalera |
---|---|---|---|
1 | Sarysu | Sarısu (aze), "Aintzira horia" | 65,7 km² |
2 | Ağgöl | Ağ göl (aze), "Aintzira zuria" | 56,2 km² |
3 | Boyukshor | Böyük Şor gölü (aze), "Ur gazi handia" | 16,2 km² |
4 | Hajikabul | Hacıqabul gölü (aze) | 16,0 km² |
5 | Jandari | ჯანდარის ტბა (geo) Candargöl (aze) | 10,6 km² |
Urtegiak
60 urtegi eraiki dira ibaietako ur emaria kontrolatzeko. Handiena Mingachevir da[2].
# | Aintzira | Jatorrizko izena | Azalera |
---|---|---|---|
1 | Mingachevir | Mingəçevir su anbarı (aze) | 605 km² |
2 | Shamkir | Şəmkir su anbarı (aze) | 116 km² |
3 | Khanbulanchay | Xanbulançay su anbarı (aze) | 24,6 km² |
4 | Yenikend | Yenikənd su anbarı (aze) | 23,2 km² |
5 | Varvara | Varvara su anbarı (aze) | 22,5 km² |
Erreferentziak
- ↑ «The State Committee of Land and Cartography of Azerbaijan Republic» web.archive.org 2014-07-14 (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
- ↑ a b c «Azərbaycan Respublikası Ekologiya və Təbii Sərvətlər Nazirliyi» web.archive.org 2014-07-02 (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
Kanpo estekak
- Datuak: Q3118961